WAHIBAK GOMENDATZEN DU:
OILOBUSTIA-(Émile Jadoul)
Gaur eskolako liburutegian liburu berria irakurri dugu 5 urtekoekin: Emile Jadoulen "Oilobustia". Ze ondo pasa dugun Eduardo eta bere aitarekin!! Hasieran aita apur bat beldurtuta egon da baina tira... azkenean ausartu da...
Geuk ere, bainujantziak jantzita, arrisku-jauziak egin ditugu, eta igeri egiten ikasi dugu: bular-igeriketa, crawl... Hau zortea!!!!
EL JARDIN FELIZ-(Michael Foreman)
Perualde elkarteak liburu zoragarri hau oparitu dio Almikeri ("Mundutik elkarrekin" lehiaketaren irabazlea).
Istorio hunkigarria, esperantzarako kantua.
Hona hemen liburutegiak argitaratutako booktrailerra.
ESKERRIK ASKO!!!
Zatoz liburutegira irakurtzera!!
ÉMILE JADOUL
Gaur ere Lontxo pinguionoa etorri zaigu eskolako liburutegira. Lontxo bost urteko pinguino jatorra da.“Tzizagura” zen beinola eta gaur “Kopetilun” egon da ez duelako nahi “anaia nagusia izan” “pinguino txikia izan nahi du betiko”.
“Txizagura” liburua gogoratu dugu eta frantses bertsioa ere ikuskatu dugu.
Datorren astean Émile Jadoul ilustratzailearen beste pertsonaia batek bisitatuko du gure liburutegia: Eduardo ahatea. Adi egon!!!!
Mila esker Émile Jadoul!
LILURATURIK
Liburudendatik "bueltaxo" bat eman eta nobedade batzuek "harrapatu" naute, liburutegian ditugu... disfrutatzeko!
TXIMELETA BELARRIAK -(Luisa Aguilar-André Neves)
Gaur bost urteko gelakoekin liburu hunkigarri bat irakurri dugu: Luisa Aguilar eta André Nevesen "Tximeleta belarriak". Asko ikasi eta landu dugu: desberdintasunak, izekak, adiskidetasuna...
Eta mila esker entzule maiteak!!
Hemen duzue "Cuentos en la Nube" youtube kanalak igotako bertsioa.
Mila esker Luisa Aguilar, André Neves eta "Cuentos en la Nube".
TXIZAGURA-(Émile Jadoul)
Gaur Émile Jadoulen TXIZAGURA liburua ikusi dugu 5 urteko ikasleekin liburutegian. Batzuetan, gabaz txizaguraz esnatzen gara, eta orduan...
HILTZAILEAK-(Leire Salaberria)
Gaur liburu erakargarria irakurri dugu liburutegian 5 urteko gelakoekin, Leire Salaberriaren "Hiltzaileak".
Suspensea mantendu da kontaketa osoan..., hau beldurra!!! Baina azkenean Ooooooooo!!! Nortzun diren hiltzaileak "deskubritu" dugu.
Asko gustatu zaigu!!! Mila esker Leire Salaberria!!!LIBURU GOMENDATUAK-GABONAK 2017
Hemen dituzue ACEX BIZKAIAK-ACEX GIPUZKOAK gomendatutako liburu zerrenda.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)


























